2018, Urtarrila 31

BIC Arabak Explorer Gazte Programa abian jarriko du hamarna ideia berritzailerekin

Gazte ekintzaileek aholkularitza jasoko dute bost hilabetez eta proiektu onena Silicon Valleyerako egonaldiarekin sarituko dute

Explorer Gazte Programaren zazpigarren edizioa hasi da BIC Araban, hamar proiektu berritzaile aukeratu ondoren.

Ideiak dituzten gazteentzako Explorer Gazte Programa CISEk (Santanderreko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroak) sustatutako ekimen bat da. Espainiako berrogeita hamar bat zentrotan garatzen da, besteak beste, BIC Araban, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroan, SPRIren laguntzarekin. Programa hori lehen Yuzz izenarekin ezagutzen zenaren bilakaera da.

Bost hilabetez, 12 gazte ekintzailek (hamarna bat ideia berritzaile dituzte), Yuzz Arabako profesional teknikoen tutoretza jasoko dute beraien negozio-plana abian jartzeko. Datorren maiatzera arte, geroko enpresaburu horiek elkarrekiko zenbait bilera egingo dituzte; lidergoan, marketinean edo finantzetan aditu diren batzuek eskainitako trebakuntza jasoko dute, eta beste ekintzaile batzuen esperientziak ezagutuko dituzte. Gainera, ekimen bakoitzari aholkulari bat esleituko zaio eta aipatutako ekimenaren tutoretzaz arduratuko da.

BIC Arabak edizio honetako aukeratu dituen hamar proiektuek lotura dute nekazaritzarekin, aplikazio mugikor eta informatika zerbitzurekin, bigdatarekin,lekuko industriarekin eta ortoprotesi-gailurekin. Proiektuetako sustatzaileak 18 eta 31 urte bitarteko gazteak dira; horietako erdiak ikasketak amaitzen ari dira, eta gainontzekoek hasi dute jada lan-esperientziaren batekin.

Aholkularitzako epe honen ostetan, epaimahai aditu batek hamar proiektuetatik bat aukeratuko du. Proiektu horrek, Explorer Gazte Programa nazionalean Araba ordezkatzeaz gain, ondoko saria jasoko du: Silicon Valleyra joateko aukera, munduko berrikuntzaren ekosistema handienetara.

Horrez gain, Arabako lehengo hiru hautatuek BIC Arabako instalazioetan 6 hilabetez eremu bat izango dute erabiltzeko moduan eta doan, baita proiektuak garatzeko aholkularitza espezializatua ere.

Araban egindako YUZZeko aurreko sei edizioetan, BIC Arabak, guztira 73 proiekturen tutoretza egin du. Horietako askok lanean jarraitzen dute, esaterako irabazleek: KwidoKeinoby edo JakinCode.

2015eko edizioan, nazio mailako irabazlea Ainhoa Cid ekintzaile arabarraren Karte Space ekimena izan zela nabarmendu beharra dugu; egun, BIC Araban kokatzen da aipatutako proiektua.

PARTEKATU