Bila ari gara: pertsona barne-ekintzaileak
Hurrengo azaroaren 10an Arabako Parke Teknologikoan geure erakundeen barruan talentu barne-ekintzailea identifikatzeko eta kudeatzeko gakoak aztertuko ditugu, esperientzia eta ezagutza partekatuta.
Ekitaldi hau Barne-ekintzailetza Sustatzeko Ekimenaren baitan antolatu da, Eusko Jaurlaritza buru delarik, hiru lurraldeetako Foru Aldundiekin batera.
Mondragon Unibertsitateko Jose Mari Luzarraga irakasleak pertsona barne-ekintzailearen profila ulertzeko gakoak emango dizkigu, eta ondoren, Juan Antonio Moriano, UNEDeko Gizarte eta Erakundeen Psikologia Saileko irakasle titularrak talentu horri etekinik handiena atera ahal izateko zein lidergo-estiloa behar den azalduko digu.
Kontsultatu programa eta izena eman
PARTEKATU