Ineustar Pioneers Basque Country Programaren aurkezpena
Pasaden ostegunean, urriak 26, Arabako Parke Teknologikoko eraikin nagusian ospatu zen Ineustar Pioneers Basque Country Programa
Jardunaldi honen helburua jarduera industrial berrien sorkuntza eta beste jarduera batzuen dibertsifikazioa sustatu eta babestea da, CERN zentrotik heldutako teknologietan eta ezagutzetan oinarrituta.
Instalazio Zientifiko Handiak teknologia berrien iturri dira, ondoren jarduera-sektore oso desberdinetan aplikatzen direnak, produktu/zerbitzu berriak, prozedura berriak eta aplikazio berriak lortuz. INEUSTAR —Zientziaren Industriaren Espainiako Elkartea— eta CERNen eskutik —munduko ikerkuntza-zentrorik garrantzitsuena—, BIC ARABAren laguntzarekin eta SPRIk sustatuta (GV-EJ), Euskadiko INEUSTAR-PIONEERS sarearen nodoa aurkeztu zen.
Ineustar Pioneers-en horren xedea honako hau da: jarduera industrial berrien sorkuntza eta beste jarduera batzuen dibertsifikazioa sustatu eta babestea, CERN zentrotik heldutako teknologietan eta ezagutzetan oinarrituta.
BIC ARABAk eta INEUSTAR elkarteak jarduera-sektore oso desberdinetan erabil daitezkeen teknologia berrien argitalpen-prozesua koordinatuko dute, bai eta ekimen berrien hautapen-prozesua ere (start-upak, spin-offak edo dibertsifikazioa); halaber, laguntza-programa zehatza (ekonomikoa eta tutoriala) artikulatzeaz arduratuko dira. Hori guztia egiteko CERN zentroak parte hartu eta laguntza emango du.
Programa hori bereziki interesgarria da honako hauentzat: ekimen jakin batentzako teknologien bila dauden sustatzaile berrientzat; I+G eta/edo enpresa-dibertsifikazio sailetako arduradunentzat; enpresa berri bat sortu nahi duten gazte tituludunentzat; arazo tekniko bereziren bati irtenbidea eman behar dioten start-upak, eta abar.
Informazio gehiago: https://www.bicaraba.eus/ineustar-pioneers/o ineustar-pioneers@bicaraba.eus
PARTEKATU