INEUSTAR PIONEERS sarearen aurkezpen jardunaldia
- Ostegun honetan, urriak 26, Arabako Parke Teknologikoko eraikin nagusian
- Jardunaldi honen helburua jarduera industrial berrien sorkuntza eta beste jarduera batzuen dibertsifikazioa sustatu eta babestea da, CERN zentrotik heldutako teknologietan eta ezagutzetan oinarrituta.
Instalazio Zientifiko Handiak teknologia berrien iturri dira, ondoren jarduera-sektore oso desberdinetan aplikatzen direnak, produktu/zerbitzu berriak, prozedura berriak eta aplikazio berriak lortuz. INEUSTAR —Zientziaren Industriaren Espainiako Elkartea— eta CERNen eskutik —munduko ikerkuntza-zentrorik garrantzitsuena—, BIC ARABAren laguntzarekin eta SPRIk sustatuta (GV-EJ), Euskadiko INEUSTAR-PIONEERS sarearen nodoa aurkeztuko da datorren urriaren 26an.
Ineustar Pioneers-en horren xedea honako hau da: jarduera industrial berrien sorkuntza eta beste jarduera batzuen dibertsifikazioa sustatu eta babestea, CERN zentrotik heldutako teknologietan eta ezagutzetan oinarrituta.
BIC ARABAk eta INEUSTAR elkarteak jarduera-sektore oso desberdinetan erabil daitezkeen teknologia berrien argitalpen-prozesua koordinatuko dute, bai eta ekimen berrien hautapen-prozesua ere (start-upak, spin-offak edo dibertsifikazioa); halaber, laguntza-programa zehatza (ekonomikoa eta tutoriala) artikulatzeaz arduratuko dira. Hori guztia egiteko CERN zentroak parte hartu eta laguntza emango du.
Programa hori bereziki interesgarria da honako hauentzat: ekimen jakin batentzako teknologien bila dauden sustatzaile berrientzat; I+G eta/edo enpresa-dibertsifikazio sailetako arduradunentzat; enpresa berri bat sortu nahi duten gazte tituludunentzat; arazo tekniko bereziren bati irtenbidea eman behar dioten start-upak, eta abar.
Jardunaldian programa aurkeztu, dagoeneko identifikatutako teknologien berri eman eta kasu arrakastatsu bat azalduko da. Aitor Urzelaik (Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizartearen zuzendaria) emango dio hasiera eta Estibaliz Hernaek (Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun salburuordea), aldiz, amaiera. Bertan, programaren ezaugarri nagusiak azalduko dira; horrez gain, ekimenak aurkezteko gidak eman eta Euskadiko kasu arrakastatsu bat ere aurkeztuko da.
Programa
Urriak 26. Arabako Teknologi Parkeko Eraikin Nagusian
09:00 – 09:15 Bertaratuei harrera egitea
09:15 – 09:30 Ongietorria
Aitor Urzelai Inza. Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizartearen zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.
09:30–10:15 Atariko aurkezpen laburrak: INEUSTAR, CERN eta Instalazio Zientifiko Handietan garatutako teknologiak gizarteari helaraztea.
Francisco Javier Cáceres, INEUSTAR elkarteko zuzendari nagusia
Pablo García Tello, Division Knowledge Transfer. CERN
10:15 – 11:00 Ineustar-Pioneers programaren aurkezpena
Francisco Javier Cáceres, INEUSTAR elkarteko zuzendari nagusia
David Montero de la Torre, BIC Arabako zuzendaria
11:00 – 11:30 CERN teknologien eta kasu arrakastatsu batzuen aurkezpena
Pablo García Tello, Division Knowledge Transfer. CERN
11:30 – 12:00 Hurbileko kasu arrakastatsu baten aurkezpena. AVS, SL
Miguel Angel Carrera, CEO AVS, SL
12:00 – 12:15 Galderen txanda
12:15 – 12:30 Amaiera
Estibaliz Hernaez, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun salburuordea. Eusko Jaurlaritza.
12:30 – 13:30 Aperitiboa eta networkinga
Ekitaldi hori publikoa eta doakoa izango da eta interesatuak dauden pertsonak esteka honen bitartez izena eman dezakete: http://www.spri.eus/euskadinnova/eu/enpresa-eraldaketa/agenda/ineustar-pioneers-basque-country-aurkezpen-jardunaldia/13551.aspx
PARTEKATU