2017, Iraila 12

Airestudio, BIC Araban kokatuta, eta Ibermática dira BRAINPORT proiektuko liderrak

Itsasoan zaintzeko sistema adimenduna da. Plataforma baten bidez, teknikariei alerta goiztiarra emateko aukera eskaintzen du, berehalako erreakzio-ekintzak sortzeko, ontzien isurien hasierako egoerei buruz, edo kai inguruetan isuriak sortzen ari diren bidegabeko garbiketa-jardunbideei buruz.

Airestudio, BIC Araban kokatuta, eta Ibermática enpresak dira BRAINPORT proiektuaren liderrak. Ekimen berritzaile garrantzitsua da; horren bidez, eta itsasoaren zaintza-sistema adimendunaren bidez, teknikariek ia berehala izan dezakete itsasontzietatik edo kai inguruetan egiten ari diren bidegabeko garbiketa-jardunbideen ondorioz izan daitezkeen isurien berri.

Petrolio-ontzietan izandako istripuen ondoriozko marea beltzak eta ontzien errutinazko eragiketen eta legez kanpoko jardueran ondoriozko isuriak, edo itsasora sentinetako olio-hondakinak edo andelak garbitzean ateratako gordinaren hondarrak botatzea ozeanoetako hidrokarburo-kutsaduraren iturri garrantzitsuak dira. Hondakin horiek jasotzeko kaietan harrerako instalazio egokirik ez izatearen, ontzi zahar kopuru handia eta ontzian produktu horiek tratatzeko edo harrerako puntuan utzi arte mantentzeko behar bezalako sistemarik ez izatearen, zaintza-sistemak falta izatearen, legedi ahularen eta pertsona eta enpresa batzuek eskrupulurik ez izatearen ondorioz, urtero itsasora milioika tona hidrokarburo botatzen dira.

IRTENBIDEA

BRAINPORT proiektuak funtsean plataforma bat du, satelite bidezko irudietan edo tripulaziorik gabeko hegaldietan oinarrituta, horien jatorria interpolatzeko eta isuriak detektatzeko gai dena. Lortutako irudiekin, sistemak kadentzia jakin batekin prozesatzen eta txekeatzen du isuriak itsasora botatzea. Isuriaren hipotesia identifikatutakoan, sistemak topatutako intereseko eremua balioztatzen du eta, konfiantza jakin batekin, orban hori hain zuzen ere isuri batekoa den ziurtatzen du. Plataformak isuriaren garapena jarraitzea ere ahalbidetzen du, luzeraren, zabaleraren, angeluaren eta haien mugimendu-bektorearen aldaerak mugatuz. Era berean, plataformak intereseko eremuak bistaratzeko sistema bat du, alarmak, ontzi eta isurien kokapena, eta denboran aurrera egiteko simulazioa, isuriaren zero unetik.

Airestudiok eta Ibermáticak egindako proiektuari esker, kostu ekonomikoen eta denboren jaitsiera handia lortzen da egungo zaintza-sistemen aurrean, horiek irudiak deskargatzea eta langile batek aztertzea eskatzen baitute. Informazioaren tratamendua modu globalean eta automatikoan egiten da. Gainera, egungo erreakzio-sistema ez bezala, predikzio-plataforma da.

BRAINPORT proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatuta dago.

 

PARTEKATU