2016, Urria 10

BIC Arabaren eskutik Arabako zazpi bioteknologia-enpresa aurkeztuko dira BioSpainen

2016ko BioSpain bioteknologia-industriaren topagunean elkartutako 700 antolakunderen artean, arabar ordezkaritza garrantzitsua izan zen.

Guztira, bioteknologiaren sektoreko zazpi startup aurkeztu ziren ekitaldira; mundu luze-zabaleko erreferente bat da, eta BIC ARABAren, Arabako Eraberrikuntza Industrialdearen, eskutik joan ziren.

Ondokoak dira enpresa-proiektuak:

Aposbuc, zurrungen aurkako aho-aposituen diseinua
Baigene, kirolarientzako kit genetikoak
Biogenetics, nekazaritzako elikagaien, nekazaritza eta abeltzaintzaren eta bioaniztasunaren zaintzaren sektoreetan zientzia omikoak aplikatzeko teknologiak.
Capstesia, gaixoengan hemodinamika aurreratua smartphone bidez modu fidagarrian monitorizatzeko aukera ematen duen aplikazioa
Geroa Diagnostics, Nerbio-sistema zentraleko gaixotasunak tratatzeko eta diagnostikatzeko produktu berritzaileak garatzen ditu.
I+Med, ingeniaritza biomediku aplikatua, Substantzia aktiboak modu kontrolatuan askatzeko nanohidrogelak ikertu, garatu eta ekoizten aditua da.
Karuna Good Cells Techonologiesn, edizio genomikoaren eta leheneratzeko medikuntzaren azken garapenak gaixotasun genetikoak sendotzeko erabili duen Espainiako lehen enpresa-proiektua da.

Enpresa horiek guztiek —gehienak BIC ARABAREN standean kokatu ziren—, agerpen aktiboa izan zuten BioSpainen. 2016ko edizioan 45 inbertsio-funts izan ziren, etorkizun oparoko startupetan inbertitzeko nahian.

Enpresa-proiektu horietako hiru —Biogenetics, Geroa Diagnostic, e I+Med— Arabako Teknologi Parkeko BIC Arabaren mintegian kokatzen dira.

PARTEKATU