CIC energigune zentroak bultzatutako lehenengo spin-offa finalista suertadu da Repsol Fundazioaren ekintzaile-funtsaren 5. deialdian
Carbon Solutions Companyk –deialdi honetara K-Foams izen komertzialarekin aurkeztu zenak– ezaugarri porotsu paregabeak eta askotariko aplikazioak (isolamendu termikoa eta akustikoa, besteak beste) dituzten ikatzezko apar berritzaile batzuk patentatu ditu
spin offEusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak bultzatutako CIC energiGUNE energiaren ikerketa-zentroan sortutako lehenengo spin-offa, hots, Carbon Solutions Company Espainia osoan ospe handiena duen enpresa-sehasketako bat den Repsol Fundazioaren Ekintzaile Funtsaren bosgarren deialdiaren 8 proiektu finalistetako bat izan da. Proiektu horren arduradunek balio erantsi handiko aparrak sortzeko fabrikazio-prozesu berri bat asmatu dute, lehendik zeuden prozesuak nabarmen sinplifikatuz. Spin-off horren helburua zera da, kustomizatzeko propietate handiak dituzten ikatzezko apar berritzaile, iraunkor eta ekonomikoak produzitzea, azalerak tratatzeko eta hobetzeko produkzio-prozesuetan erabiltzearren. Produktu berriak aplikazio asko izango ditu etorkizunean, baina isolamendu termiko eta akustikoak hobetzeko emango dituen aukera handiak nabarmendu behar dira.
Aintzatespen hori bultzada handia izango da Arabako Parke Teknologikoan, parke horretako ikertzaile baten eskutik, hots, Karthik Mani doktorearen eskutik 2012an sortu zen proiektu honetarako. “Duela gutxi ospatu dugu gure 5. urteurrena eta oso atsegina da egiaztatzea lanean denbora gutxi eraman arren, emaitzak ikusten direla. Guretzat oso esanguratsua da Repsol Fundazioa erakunde ospetsuarentzat gure lehenengo spin-offa 8 proiektu hoberenetako bat izatea 2016ko deialdian jaso dituen 200 proiektu baino gehiagoren artetik. Zirkunstantzia horrek behin betiko bultzada emango dio enpresari; izan ere, aurreikusita daukagu urte honetako irailetik aurrera eratzea sozietatea”, azaldu du CIC energiGUNEren Garapeneko zuzendari eta Carbon Solutions Companyren etorkizuneko CEO José Manuel Castellanosek.
Proiektuak duela gutxi jaso du aintzatespena Madrilen, eta dagoeneko heltze-prozesu oso interesgarrian dago. Produktuari eta produkzio-prozesuari buruzko nazioarteko patenteak lortu ditu eta proiektuko produktuak probatu dira laborategian. Bestalde, intereseko kontrasteak egin dira industria-agente garrantzitsuekin eta enpresa baten premietara kustomizatutako lehenengo prototipoaren garapena bultzatu da. CIC energiGUNE zentroan sortutako ekimenak Eusko Jaurlaritzaren EKINTZAILE programaren finantzaketa jaso du.
Energia-efizientzia hobetzen duten aparrak
Konpainia berriak merkaturatuko duen produktua ikatz grafitigarriko aparrak dira, poroak dituen egitura kontrolatudunarekin. Patentatutako fabrikazio-prozesu bereziaren ondorioz, apar horiek ezaugarri porotsu paregabeak dituzte, eta ezaugarri horiek direla medio apar horiek aplikazio askotan erabil daitezke, kustomizatzeko gaitasun handia dute, kostua txikiagoa da eta produkzio-prozesuan iraunkortasuna eta efikazia bermatzen dute. Bestalde, apar horien industria-prozesu berritzaileari esker eskala handian produzitu ahal izango da.
José Manuel Castellanos buru duen Carbon Solutions Companyk CIC energiGUNE zentroaren laguntza du, hots, energia biltegiratzeari buruzko ikerketaren alorrean Europako erreferentziazko zentroetako bat denaren laguntza. Ekimen horretan, gainera, CIC zentroko langileek hartu dute parte, Leire Olaetak eta Karthik Mani doktoreak, besteak beste. Etorkizuneko enpresaren hurrengo urratsak, arestian aipatutako sozietatea eratzeaz gain, honako hauek izango dira: laborategiko prototipatuaren mailatik industriako prototipatuaren mailara igarotzea, lehenengo finantzaketa-txanda batean inbertsioa lortzea eta produkzio-fabrika abian jartzea. Aurreikusita dago zeregin horiek guztiak datozen 2 urteetan egingo direla.
CIC energiGUNE zentroaren lehenengo spin-offa zentroak Gela Lehorreko prototipatu-lerro berria –Europako modernoenetako bat– inauguratu duen urte berean abiarazi da. Zentro horrek Arabako Parke Teknologikoan duen egoitzan 9 industria-proiektutan eta Europako beste 10 ikerketa-proiektutan parte hartzen duten 11 nazionalitate desberdinetako 70 ikertzaile baino gehiago ari dira lanean, eta CIC zentroa proiektu horien guztien artetik 4 proiekturen buru da.[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]
PARTEKATU