2016, Ekaina 16

BIC Arabak Bioteknologiako Nazioarteko Konbentzioan parte hartu du

Euskal bio-eskualdeak parte hartu du, aurten ere, BIO International Convention-en, Bioteknologiako industriarako ikuskizun garrantzitsuenean. Estatu Batuetako San Frantzisko hirian (Kalifornia) egin zen ekainaren 6tik 9ra bitartean, eta SPRI Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak antolatutako delegazioaren eta stand barruan izan da. BIC Araban, BIC Gipuzkoak eta BIC Bizkaiak ere hartu dute parte.

Konbentzioan, 76 herrialdetako 15.000 enpresak hartu dute parte, Geroa Diagnostics enpresak (BIC Araban kokatuta), besteak beste: Alzheimer gaixotasuna duten gaixoen osasuna, bizi-kalitatea eta mediku-arreta hobetzeko helburua du.

Euskadin, bioteknologiaren sektoreak 70 konpainia baino gehiago ditu, baita ikerketan lan egiten duten hogei bat entitate ere, unibertsitateak, ikerketa zentroak, zentro teknologikoak eta ospitaleak alegia. Sektoreak gero eta garrantzi handiagoa du euskal ekonomian, egun 2.000 pertsonari ematen die lan, urtero 304 milioi bat euro fakturatzen ditu, eta Eusko Jaurlaritzaren RIS3 espezializazio adimenduneko estrategian lehentasunezko esparruetako bat jo da.

Konbentzioan ondoko enpresak daude ordezkatuta, besteak beste: I+Med, Biogenetics eta Geroa Diagnostics (BIC Araban daude), eta Arabako A&B Laboratorios, AJL Ophthalmic, Praxis pharmaceutical, Okilab, Biomendi, BTI Biotechnology Institute, Guserbiot, Inteman, Labomed AZ, Laboratorios Bramatológicos Araba eta Laboratorium Sanitatis enpresak.

[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]

PARTEKATU