2016, Otsaila 9

CEIA Espainiako enpresa-mintegien artean hirugarrena da Funcasen txosten baten arabera

CEIA, Arabako Eraberrikuntza-Industrialdea, Espainaiko enpresa-mintegien artean hirugarrena da, Aurrezki Kutxen Fundazioak, Funcas-ek, egin duen txosten baten arabera. Ikerketa ekonomiko eta soziala egiteko ardura duen erakunde horrek urtero ikerketa bat egiten du “enpresa-mintegien sektorea hobeto ezagutzeko”, enpresa-ehunaren garapenerako ezinbestekotzat jotzen baitu.

Funcasek egiten duen rankingak zenbait irizpide aztertzen ditu eta ondoren balorazio orokorra egiten du. Horren arabera, CEIA, SPRIren bitartez Eusko Jaurlaritzaren partaidetza, Vitoria-Gasteiko Udalarena eta Arabako Foru Aldundiarena duen sozietatea, hirugarrena da. Bigarren urtez agertzen da arabar mintegia zerrenda nazionalaren hasierako hiru postuetako batean.

Ebaluatzen diren parametroak ondokoak dira, besteak beste: izaera ekintzailetza zabaltzea eta inkubazio aurreko prozesua negozio-ideien garapenari laguntzeari dagokionez. Horrez gain, oinarrizko inkubazioa, negozioa abian jartzeko ekintzei dagokienez, eta inkubazio aurreratua ere baloratzen dira, proiektuetarako finantzaketa lortzeko urratsean. Aztertzaileek, gainera, instalazioak utzi eta enpresari laguntzen jarraitzeko helburu duten jarduerak ere baloratzen dituzte.

Rey Juan Carlos Unibertsitateko Francisco José Blanco irakasleak zuzendutako azterketa honen bidez, Fundazioak ondoko helburua du: “gure herrialdean enplegua eta ekoizpena hobetzen laguntzea. Mintegien jarduera hobetuz gero, horrek eragin zuzena izango du Espainian sortzen diren enpresen hilkortasun goiztiarraren tasa gutxitzean”.

Enpresa-sustapena

CEIA (Arabako Eraberrikuntza Industrialdea) 1989. urtean sortu zen, eta ondokoen partaidetza du: Eusko Jaurlaritza (SPRIren bitartez), Vitoria-Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia. Hasiera-hasieratik, enpresa-ekimenak sustatzeko egin du lan, jarduera ekonomikoari laguntzearren eta enplegua sustatzearren.

25 urteotan, oinarri teknologia duten eta berritzaile diren 278 enpresa sortzen lagundu du, baita proiektuaren hainbat urratsetan lagundu ere: bideragarritasun-azterketa egiten, laguntza publikoen kudeaketaren inguruan aholkatzen, enpresa-trebakuntzan eta kokapenean, besteak beste.

Gaur egun, Arabako Teknologia Parkeko CEIAko mintegian 30 enpresa kokatu dira, eta guztira 105 langile dituzte. Teknologia, ingeniaritza, IKT eta zerbitzu aurreratuen sektoreetan trebakuntza handia duten gaztek zuzentzen dituzten horietako proiektu gehienak.

Txostena hemen eskuragarri.[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]

PARTEKATU