Europar “Erasmus+EUROPENEURS” ikasleek CEIA bisitatu dute
Arabako Eraberrikuntza-Industrialdearen instalazioetara etorri ziren (CEIA) urtarrilaren 20an europar bost ikastetxetako zenbait irakasle eta ikasle; horiek guztiek “Erasmus+ERUOPENEURS” proiektuan hartzen dute parte.
Goizean, Txipretik, Italiatik, Lituaniatik, Portugaletik eta Sagrado Corazón Carmelitas ikastetxetik etorritako berrogeita hamar bat ikaslek eta irakaslek ekintzailetzarekin lotutako tailer bat egin zuten, eta produktu berritzaile berriak garatzen saiatu ziren. Horrez gain, CEIAren ekosistema ekintzailean murgildu ziren, bertan diren zenbait enpresetarako sustatzaileren bitartez (Ibon Salbidegoitia Meteo for Energykoa, Eneritz Zubizarreta Globe Testingekoa eta Gorka Puente Comalatechekoa); zuzenean azaldu zieten euren esperientzia ekintzailea.
PARTEKATU