2015, Azaroa 13

Araba Ekinean 2015 sariak Airestudio eta Lascaray enpresek jaso dute

 

Airestudio eta Lascaray enpresak sarituak izan dira “Araba Ekinean” Gasteizko udaletxeak eta Arabako Foru Aldundiak antolatutako jardunaldian.

Pasaden azaroaren 11n Lorenzo Díaz de Apodacak jaso zuen “Araba Ekinean” saria Airestudio S.Coop. enpresaren bozeramaile moduan. Enpresa hau 2012an jaio zen bi enpresen fusioari esker eta GeoInformazioaren arloan erantzun integralak garatzen dituzte. 2014an Arabako Berrikuntza Sariak jaso zuten ere.

Gaur egun, beste enpresa eta erakundeekin elkarlanean ari dira, esate baterako Euskal Herriko Unibertsitatearekin edota Egibiderekin, berrikuntza proiektu eta ekimen enpresarialak sortzeko xedearekin.

Sari hauek Araba Ekinean ekimeneko XII edizioaren itxieran banatu ziren, non adituak ere parte hartu zuen berrikuntza, social media, emakumea, garapen jasangarria eta pentsaera positiboari buruzko hitzaldiak egon zirelarik

PARTEKATU