2015, Azaroa 10

Mizar Additive Manufacturing eta LIS Solutions protagonistak izango dira euren sektoreetan erreferente diren nazioarteko azoketan

Mizar Additive Manufacturing eta LIS Solutions CEIAko enpresek euren produktu eta zerbitzuak erakutsiko dituzte beren sektoretan garrantzitsuenak diren bi nazioarteko azoketan: Frankfurteko Formnext azokan eta Bartzelonako Smart City Expo World Congress azokan, hurrenez hurren.

Sektorean erreferente den gama handiko gehitze-fabrikazioan espezializatuko enpresa, MIZAR Additive Manufacturing, Frankfurteko (Alemania) Formnext azokan izango da azaroaren 17tik 20ra bitartean. Formnext gehitze-fabrikazioko teknologien eta erreminten inguruko Erakusketen eta Hitzaldien nazioarteko zentro bat da.

Bestalde, balio erantsi handiko konponbide logistikoetan espezializatutako enpresak, LIS Solutionsek, modu aktiboan hartuko du parte Smart City Expo World Congress azokan. Bartzelonan izango da azaroaren 17tik 19ra bitartean; urtero mundu luze-zabaleko 400 aditu baino gehiago elkartzen dira eta hiri adimendunerako bilakaera aztertzen dute.

Zehazki, azaroaren 17an ondoko konferentziak eskainiko ditu: “BIG DATAtik SMART DATAra”, “BIG DATA HIRI-LOGISTIKAN” eta “SMART DATA HIRIETAN BALIABIDEAK OPTIMIZATZEKO”.

PARTEKATU