2015, Azaroa 3

Optimus 3D aukeratu dute 12 proiekturen artean Lazarus programaren bigarren edizioa bizkortzeko

Programaren Batzorde Aholkulari eta Teknikoak hamabi ekintzaile aukeratu zituen Espainiako 250 hautagairen artean; guztiek proiektu berritzaileren bat zuten, eta Caja Rural Castilla-La Mancha Fundazioak sortutako bizkortze-prozesuan 3 urtez egotea lortu nahi zuten.
Caja Rural Castilla-La Mancha Fundazioak “Lazarus 2” programara aurkeztutako hamabi proiektu hobeak aukeratu ditu. Aipatutako programa, irabazi asmorik gabeko entitateak sortutako enpresen hazitegi eta bizkortzailea da, eta ekintzaileei ideiak negozio emankor eta oparo bihurtzen laguntzen du.

Hamabi proiektu horietako bat Fernando Oharrizena dugu, “Optimus 3D” izenekoa (mediku-inplanteak ekoiztu eta 3D eta eskanerrean inprimatzea, eta hezur-hazkuntzako faktoreak gaineratzea).

“Lazarus 2” proiektuko Batzorde Tekniko eta Aholkulariak azken 24 hautagaien aretan hamabi aukeratu ditu ondokoak aintzat hartuta: alderdi tekniko eta ekonomikoak, berrikuntza, sektore estrategikoren batekoa izatea edo ez. Guztira 250 ekimen aurkeztu ziren, eta hasierako hautaketa egin ondoren, azken hamabiak aukeratu ditu.

Proiektuek sektore anitzeko izaera dutela nabarmendu du Batzordeak, eta alderdi teknologikoa da horien guztien zeharkako eremua. Edizioaren kalitatea dela-eta, Batzordearen iritziz pena da kalitate handiko eta oso bideragarri izan daitezkeen beste proiektu batzuk alde batera uztea. Hori dela eta, parte-hartzaileak saritu ditu eta startups on line programa jarri du abian; Lazarusen metodologia bera du eta Lazaruseko zenbait irakaslek eta tutorek egin dute.

Hurrengo urratsak

Urrats horren ostean, negozio-eredua baliozkotuko da “Lean Startup” metodoaren bidez 2015eko azarotik 2016eko otsailera bitartean. Ondoren, “lean” negozio-plana egingo da, eta irakasleek eta tutoreek egiaztatuko dute 2016ko martxotik maiatzera arte.

Aukeratutako hamabi ekintzaile Lazarus 2 programan egon daitezke hiru urtez: ideia definitzen dutenetik enpresaren urrats heldura iritsi arte; horretarako, laguntza izango dute —merkatuan den osoena—, baita bizkortzea ere, eta horren truke ez diete kapitalik eskatuko; haiekin entrenatuko dute proiektuen arriskuak kontrolatzeko eta proiektu sendoago bihurtzeko.

Baliozkotze-urratsa amaitutakoan, bideragarritzat jotako proiektuak sarituko dituzte, eta Lazarus 2 proiektuan jarraituko dute laguntza- eta bizkortze-urratsean.

Ikastaroak 500 ordu baino gehiago ditu; 123 ordu aurrez aurreko saioetarako dira, eta “maila handiko” 25 irakasle ditu.

Lau sari emango dira: Caja Rual Castilla-La Manchak proiektu berritzaileenari emandakoa, 7.000 euro sortutako enpresa berrirako; Nazioartekotzeko Aukera Handiagoa duen Proiektuari Ekintzaile Beka Saria, Indrak emandakoa; Rafael del Pino Fundazioak Proiektu Teknologiko Hobeari emango dio saria, eta MITko (Massachusetts Institute of Technology) TR35 Week topaketan parte hartzeko aukera izango du, 2016ko irailean, hegaldia eta ostatua sartuta, eta Hazteko Aukera Handiagoa duen Proiektuari Saria, Plug & Play, Conector, DaD eta Vitamina K-rena, proiektua baloratuko da kapitalean sartzeko edota bizkortzeko.

PARTEKATU