Fiware Finodex-en azken fasean aukeratu dituzten 10 proiektu onenetako bat da Meteo for Energy
Meteo for Energyk parte hartzen du Fiware Finodex-en, hots, Open Datan oinarritutako IKT proiektuen Europar bizkortzailean.
Meto for Energy start up plataforma berritzaile bat garatzen ari da mundu mailan denbora errealean meteorologia iragarpenak 3 dimentsiotan emateko. Azken teknologiak erabilita, enpresak proiektu zail hori egin ahal izan du, eta ahalik eta iragarpen intuitiboagoak eta errealistagoak egitea da.
Datu irekietan eta FIWARE teknologietan oinarritutako ETEren eta ekintzaileen proiektuei laguntzearren Europar Batasunak finantzatzen duen 16 bizkortzailetako bat da Finodex; helburua, IKT produktu eta zerbitzu berriak sortzea da.
Une honetan, Meto for Energy start up-ak aurreko hiru urratsak gainditu ditu: lehenengo deialdian 50 proiektu aukeratu zituzten 197 proposamenen artean; ondoren, 50 horietatik 30 hautatu zituzten eta, azkenik, hamar proiektu onenak gelditu dira. Azken urratsean, abenduaren erdialderako proiektua amaitu beharko dute, eta 2016ko urtarrilean emango diete azken emaitza.
PARTEKATU