2015, Urria 2

Izak eta Oboidek, CEIAn kokatutako start-upak, igogailu interaktiboa diseinatu dute Visualiza proiektuaren bidez

Oboid, CEIAn kokatutako startup teknologikoa, interfazeko industria- konponbideetan aditua da, eta konponbide horiek telefono adimenduetako munduko teknologia eta aplikazioetan oinarritzen dira. Iza Laudiokoa da, eta 50 urtez egin du lan altxatze-konponbideak muntatzen. Biak elkarrekin ari dira Visualiza produktu berria garatzeko.

Visualiza proiektuak panel berritzaile bat ezartzen du; Interneten ahalmena baliatzen da denbora errealeko komunikazio-kanal bat irekitzeko. Proiektuaren fase pilotuari esker (Laudion Iza Igogailuaren egoitzan dabil dagoeneko), erabiltzaileek denbora errealean jakin ahalko dute bertako eguraldiari buruzko informazioa, komunitateak aukeratutako berrien kanala irakur dezakete, igogailuaren egoerari buruz eta egindako azterketei buruz Izaren mantentze-zerbitzuak idatzitako jakinarazpenak ikus ditzakete, baita finken administratzailearen jakinarazpenak irakurri ere.

Gailu berritzaileak zenbait elementu ditu, esaterako, igogailua identifikatzeko plaka eta solairu zenbakiari buruzkoa. Horrez gain, kabina barruan orain arte eransten ziren zenbait elementu kendu dituzte (azken
mantentze-zerbitzuaren egunari buruzkoa, bileretarako deialdien orriak etab.).

Iza Ascensoresek eta Oboidek lehen Visualiza gailuak ezarriko dituzte; 2016. urtean hasiko dira, komunitateen sektorean zein igogailu publikoetan. Hotelen eta merkataritza-eraikinen kasuan, paneletan eskaintza edo publizitatea erakutsi ahal izango zaie bezeroei, eta euren multimedia materialak jar ditzakete.

Oboid 2012an sortutako ingeniaritza-enpresa bat da. UPV/EHUko Arabako Campuseko emprendizajeAgudezia programan sortu zen, eta gailu mugikorren eta aplikazioen gaitasuna zenbait makinetara eramatea du helburu. Horri esker, konektibitatea izango dute, teknologia-irudia hobetuko dute eta interfaze eta komunikazio-kanal berriak lortuko dituzte. CEIAko egoitzatik (Arabako Teknologi Parkea), Oboidek zenbait teknologia-soluzio disruptibo eskaintzen die hainbat sektoreri.

PARTEKATU