2015, Iraila 10

Arabako ekintzaile batek bere negozio-ideia Silicon Valleyra eramango du YUZZ programari esker

 

Jon Vadillo, Danok proiektuari esker, munduko berrikuntzaren ekosistema handienera bidaiatzeko aukeratu duten pertsonetako bat da

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 10a: YUZZ programak Jon Vadillo ekintzaile arabarra aukeratu du urrian Silicon Valleyra, munduko berrikuntzaren eta ekintzailetzaren ekosistema handienera, joateko.

CISEk (Santander Emprendimiento Nazioarteko Zentroa) sustatzen du YUZZ programa, eta Espainiako 35 zentrotan egiten da; horietako bat Arabako Eraberrikuntza Industrialdea da; lurralde honetako koordinatzailea da eta SPRIren laguntza du.

Gailu mugikorretarako Jon Vadillok egin dun aplikazioa, Arabako YUZZ zentroko ideiarik onena da. Hori dela eta, Silicon Valleyra joango da Espainiako beste 41 ekintzailerekin batera urriaren 29tik azaroaren 4ra arte. Bidai horren bidez, etorkizun oparoko gazteak bultzatu nahi ditugu garapena bizkortzeko eta berrikuntza sustatzeko; horretarako, zenbait konexio eskainiko dizkiegu euren proiektuak nazioartekotzeko eta finantzaketa lortzeko. Hortaz, zenbait enpresa bisitatuko dituzte (adibidez, Google, LinkedIn, Facebook edo Hewlett Packar ) eta Standford Unibertsitateko ponentzia bat jasoko dute.

42 hautatuek aukera izango dute Espainiaren eta Estatu Batuen arteko negozio-konexioak ezagutzeko, startup finkatu horiek nola berritzen duten ikusteko eta kontaktuen sarea nola osatzen den eta teknologia-guneko inbertitzaileei negozio-ideia aurkezten ikasteko. Horrez gain, Spain Tech Center (STC) bisitatu ahal izango dute —Santander Bankuak, ICEXek eta Red.es-ek sustatutakoa—; Espainiako oinarri teknologikoko zenbait ETEri munduko ingurune dinamiko eta lehiakorretako batean ezartzen laguntzea du helburu aipatutako zentroak.
Silicon Valleytik itzulitakoan, azaroaren 6an, 42 ekintzaileek euren ideiak aurkeztu beharko dituzte Santander Taldeko Hirian, Santander Bankuko, CISEko eta YUZZ Programako entitate laguntzaileetako ordezkariek osatutako epaimahaiaren aurrean. Hiru ekintzaile onenek sari ekonomiko bat jasoko dute (30.000 euro, 20.000 euro eta 10.000 euro), euren proiektuak gara ditzaten.

Proiektu irabazlea: Danok
Jon Vadillok Danok ideia aurkeztu du. Gailu mugikorretarako aplikazio bat da eta, horren bidez, erabiltzaileak uneoro jakin ahal izango du non dagoen; ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat da batez ere. Teknologiari esker (beaconetan oinarritzen da), erabiltzaileak ikusi ezin duen informazioa jasoko du.

Arabako YUZZ zentroak beste bi ekimen aukeratu ditu, eta irabazlearekin batera, sari gehigarri bat jasoko dute: CEIAko instalazioetan eremu bat izango dute doan sei hilabetez, baita proiektuak garatzeko aholkularitza espezializatua ere.

Hortaz, bigarrenik, Andoni Muruamendiarazen eta Ander Leyunen Motik proposamena nabarmentzen da. Programa horren bidez, enpresa baten teknologien funtzionamendu ona kontrolatu ahal izango da denborarik eta dirurik ez galtzeko.

Bilateral izan da hirugarrena. Patricia Diezek eta Virginia Moralesek egindako web-aplikazio bat da: banaketetan eta dibortzioetan laguntzeko, jarraipena egiteko eta babesteko terapia eta kontsultetarako da.

PARTEKATU