2015, Abuztua 11

OPTIMUS 3D-k Europako FABulous azeleragailuaren finantzaketa lortu du 3D printing softwarea garatzeko

OPTIMUS 3D SL startup-ak, CEIA Arabako Eraberrikuntza Industrialdean dagoenak, finantzaketa lortu du software librean oinarritutako 3D printing teknologien sektoreko optimizazio softwarea garatzeko lehenengo faserako (SML1. Europako Fabulous Fiware plataformaren (http://fabulous-fi.eu/open-calls/) babesa dauka OPTIMUS 3D-k Europako ehunka hautagairen artean aurkeztutako proiektuak. MEDICOMVERTER izenarekin bataiatutako proiektu horrek bikaina eskuratu du, 20 puntutik 18,8 aterata, eta itxaropen handiak piztu ditu.

MEDICOMVERTER software bat da, eta hobekuntza nabarmenak eragingo ditu 3D printing teknologiekin medikuntzaren merkatuan egindako lanetan, denbora eta ingeniaritza-kostuak aurreztuta.

PARTEKATU