2015, Uztaila 17

The Magic Pond, BiharTech arabar enpresaren eta Javier Galdos ilustratzaileak sortua, haurrentzako app onenetako bat dela jo dute

 

The Magic Pond euskal aplikazioak onarpen berezia jaso du “El Chupete” Haurrentzako Komunikazioaren Nazioarteko Jaialdian. Epaimahaiaren ustez, BiharTech arabar teknologia-enpresaren eta Javier Galdos ilustratzailearen lana, 2015ean Espainian egin diren haurrentzako aplikazio onenetako bat da.

The Magic Pond 5 urte arteko neska-mutilentzako aplikazio hezitzaile bat da; horren bidez, ikasi eta jolastuko dira beste modu berri eta interaktibo batean, gailu mugikorren bidez (tablet edo smartphone) eta Android eta Apple-eko iOS sistema eragileak erabiliz.

Aurreko Gabonetan atera zuten aplikazioa, 1.000 orduko baino gehiagoko lana egin ondoren, eta familiek oso ondo hartu zuten. Ordutik aurrera, erreferentziazko online dendetan dago salgai: App Store (0,99 €) eta Google Play (1 €).

Javier Galdos zuzendari artistikoa da eta aplikazioko animalia dibertigarriak sortu ditu. Gasteizko ilustratzaile horrek 20 urte baino gehiagoz egin du lan marrazki bizidunen inguruan. Animazioko zuzendari eta zenbait animazio-serietako pertsonaiak diseinatzen egin du lan hainbat telebista-katetan (Clan Tv, eta Diseny Channel, besteak beste).

Bihartech diziplina anitzeko enpresa bat da; bi ekintzaile gaztek osatzen dute eta Arabako Teknologia Parkean du egoitza. Enpresa aditua da punta-puntako teknologia integratzen (errealitate birtuala, errealitate handitua, serious games, simulatzaileak, advergaming, geokokapena, bideo-jolasak, gamifikatzea, 3D…), enpresei edozein gailutan modu erakargarriak agertzen laguntzeko, gailu mugikorretan (tablet eta smartphone), ordenagailuan edo webean, lehiatzaileetatik bereizi ahal izateko.
2015ean egindako proiektuen artean, ondokoak nabarmendu daitezke: EGA Master Tool Game advergame (doako aplikazioa da eta App Storen eta Google Playn lor daiteke) eta VR-FORKLIFT (orga jasotzailearen simulatzailea da, halako makinak modu seguruan gidatzen ikasi nahi dutenentzat).
Egun, BiharTech enpresak beste aplikazio berri batean egiten du lan; euskal hiru hiriburuetako jaiak kontsultatzeko aplikazioa da. 2015eko Andre Mariaren Jaietarakoa tera nahi dute. Iaz, Gasteizko Jaiapp aplikazioak 5.000 deskarga baino gehiago lortu zituen.

The Magic Pond

Aplikazioak lau jolas ditu, eta igel berde atsegin batek aurkezten ditu. Erdiko eremuan bizitza handiko aintzira txikia ikusiko dugu; 40 animazio interaktibo baino gehiago ditu, eta txikitxoen irudimena eta jakin-mina piztuko dute. Kameleoien jolasa: Oihan-giroan, Karibeko erritmoan murgilduta, 10 kameleoi atsegin daude, hostoen artean daude eta aurkitu beharko dituzte.

PARTEKATU