2015, Urtarrila 19

YUZZ Arabako edizio berrian izena emateko epea ireki da

 

YUZZek, bere zentroetan, lan-eremu bat jarriko du parte-hartzaileen esku entitate laguntzaileek lagatako instalazioetan (YUZZ Araba Zentroa CEIA erakinean dago, Arabako Teknologi Parkean), trebakuntza eta aholkularitza jarduerak gauzatzeko beharrezkoak izango dituzten azpiegiturekin eta ekipamenduarekin bost hilabetez, martxotik uztailera bitartean.

Ideia berritzaile eta oinarri teknologikoa duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete Yuzz ekimenean

Gainera, tutoretza eta diziplina anitzeko aholkularitza programak jaso ditzakete, eta parte-hartzaile bakoitzak laguntza pertsonalizatua izango du. Tutoreak, enpresa berritzaileetako edo oinarri teknologikoko enpresetako negozio-planetan esperientzia luzea dute, eta ekintzaileen ekintzailetzari laguntzen diote, etengabeko arreta eskainiko diete eta negozio-plana egiten orientatu dituzte.

YUZZ programaren bidez, parte-hartzaileek aditu-sare zabala izango dute. Enpresa munduko zenbait profesionalek, hainbat irakaslek eta berrikuntzan eta ekintzailetzan aditu diren hainbat ikertzailek osatzen dute aipatutako sarea. Lurralde nazionalean banatutako 200 adituk osatzen dute aipatutako sarea, eta parte-hartzaileei irakasle edo profesional moduan duten esperientzia erakutsiko diete hitzaldien, eskolen, tailerren edo beste trebakuntza jarduera batzuen bidez. Eskaintzen zaien enpresa-sorrera eta -kudeaketari buruzko trebakuntza ekintzaile batzuen kasu praktikoetan oinarrituta dago, eta ekintzaileak berak izan beharreko gaitasun eta abileziak irakasteko helburua du.

Hiru proiektu nazional onenek 60.000 euro jasoko dute; 30.000 euro lehen saridunarentzat, 20.000 bigarrenarentzat eta 10.000 hirugarrenarentzat.

Bertako sariei esker, gazteek Silicon Valleyra (Kalifornia, EEBB) joateko aukera izango dute, berrikuntzaren nazioarteko eredu garrantzitsuena zuzenean ezagutu dezaten. Astebetez irabazleek enpresa teknologiko ospetsu batzuk bisitatuko dituzte, ingurune akademiko eta enpresa-eremuko zenbait eragilerekin izango dira, eta “networking” lanak egingo dituzte.

Gainera, Arabako lehengo hiru hautatuek CEIAko instalazioetan 6 hilabetez eremu bat izango dute erabiltzeko moduan eta doan, baita proiektuak garatzeko aholkularitza espezializatua ere.

Programan parte hartzeko deialdia irekita egongo da otsailaren 26ra arte. Deialdiaren oinarria keta izena emateko galdeketa www.yuzz.eu webgunean eskura daitezke.

PARTEKATU