2014, Azaroa 4

Jakincode Silicon Valleyra joango da YUZZ programari esker

jakincode nuevo

• Mikel Diaz de Arcayak eta Diego Gil Fernandezek lortu egin dute Silicon Valleyra joateko bidaietako bat, Jakincode proiektuari esker; izan ere, herrialdeko 24 proiektu ekintzaile hoberenetako bat da.

• Arabako 20 gazte ekintzailek parte hartu dute YUZZ programan; Santander Emprendimiento Nazioarteko Zentroak (CISE) zuzendutako programa da, Santander Bankuaren babesarekin eta Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI Taldea) eta Arabako Eraberrikuntza Industrialdearen (CEIA) laguntzarekin.

2014ko abenduaren 4a, asteartea.- Enpresa bateko arlo ezberdinak kudeatzeko Jakincode softwarea, Mikel Diaz de Arcayak eta Diego Gil Fernandezek egindakoa, YUZZ Arabako zentroko ideia onentzat aukeratu dute, eta egileak abenduaren 7tik 12ra Silicon Valleyra, munduko berrikuntzaren gunera, joan ahal izango dira aurtengo YUZZ edizioaren 23 parte-hartzaile bikainenekin. Santander Emprendimiento Nazioarteko Zentroak (CISE) zuzendutako programa da, Santander Bankuaren babesarekin (Santander Unibertsitateak Dibisio Globalaren bitartez), eta Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI Taldea) eta Arabako Eraberrikuntza Industrialdearen (CEIA) laguntzarekin.

Epaimahaiak Mikel Diaz de Arcayaren eta Diego Gil Fernandezen proiektua YUZZ Arabako zentroko onentzat jo du. Eremu horretan, orain dela sei hilabetetik, hiriko 20 gazte ekintzailek egin dute lan euren enpresa-ideiak zehaztearren SPRI Taldearen eta CEIAren laguntzarekin.

Silicon Valleyrako bidaian, Spain Tech Center (STC) bisitatu ahal izango dute —Santander Bankuak, ICEXek eta Red.es-ek sustatutakoa—; Espainiako oinarri teknologikoko zenbait ETEri munduko ingurune dinamiko eta lehiakorretako batean ezartzen laguntzea du helburu aipatutako zentroak. Gure herrialdeko enpresa teknologiko eta berritzaileak nazioartekotzeko prozesua azkartzea du xede. Informazio gehiago www.spaintechcenter.es webgunean.
Silicon Valleytik itzulitakoan, irabazleek euren ideiak aurkeztu beharko dituzte Santander Bankuko, CISEko eta YUZZ Programako entitate laguntzaileetako ordezkariek osatutako epaimahaiaren aurrean. Hiru proiektu onenak aukeratuko dituzte eta 30.000 euro, 20.000 euro eta 10.000 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren, proiektuak gara ditzaten.

JakinCode, proiektu irabazlea
JakinCode ikuspuntu prebentibotik enpresako zenbait esparru kudeatzeko software bat da. Bezeroei egindako aholkularitzatik abiatuta, edozein gailutik software egokigarri eta ekuragarria ezartzeari ekingo zaio; horren bidez, kostuak merkatuko dira eta enpresari lagunduko zaio erabakiak hartzeko prozesuan, kudeaketarako gaituko baita. Horren gain, beste zerbitzu espezializatu batzuk ere eskaintzen dizkiete bezeroei, hala nola, informazioaren segurtasuna, datuen azterketa eta aurkezpena edo adimen artifiziala.
Lizentzien salmenta eta produktuen euskarria (24 orduz urteko 365 egun) dira diru-sarrera iturri nagusiak, baita softwareren garapen esklusiboa ere.

Bigarrena eta hirugarrena ondokoak izan dira, hurrenez hurren: David Quintana eta Pedro Muñoz, errealitate handituari, trainingi eta gamifikazioari buruzko aplikazioen Bihartech proiektuarekin, eta Joseba Barrera, mikro-ETE-en enpresa-kudeaketarako Nettin softwarearekin. Sari gehigarri gisa, hiru proiektuk lortuko dute 6 hilabetez CEIAko instalazioetan (Arabako Teknologia Parkea) proiektu horiek garatzeko laguntza jasotzea eta eremu bat doan izatea.

ganadores-premio-juzzganadores-premio-juzzganadores-premio-juzz

PARTEKATU