Cycling Party-k Kickstarter crowdfunding plataformara igorri du bere proiektua
Kickstarter sormenezko proiektuak pilaka
finantzatzeko webgune bat da
Cycling Party mahai-jokoak “errepideko ziklismoak kirol moduan duen
emozioa eta estrategia-jolasa batzen ditu”
Arabako Eraberrikuntza-Industrialdean kokatuta dagoen Cycling Party, bi
arabar gazte ekintzailek, Leandrok eta Diegok, sortutako ziklismoko mahai-joko
bat da, eta Kickstarter plataforman aurkeztu egin zuten atzo, hots, sormenezko
proiektuak pilaka finantzatzeko webean. Jokoaren sortzaileek crowdfundig
kanpainari ekin diote 30 egunean gutxienez 5.000 dolar lortzeko.
Kanpaina urriaren 23an atera da eta egun bakar batean estatutako
5.000$etatik 3.000$ inguru lortu dituzte.
“Errepideko ziklismoaren emozioa eta estrategia-jokoen gozomena batu
ditu” Cycling party mahai-jokoak. Parte-hartzaileek euren ziklismo-taldea
zuzendu eta kudea dezakete hiru jolas-mailaren arabera.
Jokoa garatzeko “hamar urte behar izan dituzte zenbait froga egiteko;
izan ere, bertsioetako bakoitzean joko erakargarria eskaini nahi izan dute”.
Proektu honekin Leandro eta Diego arabarrek YUZZ Arabako bigarren edizioan
parte hartu zuten eta hiru finalisten artean geratu ziren.
Kanpainaren webgunea: https://www.kickstarter.com/projects/1478683162/cycling-party-the-most-realistic-cycling-board-gam
PARTEKATU