2014, Uztaila 22

BASQUE FUNTS berria: 5 milioi euro euskal startup-entzat

Atzo Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko Plana aurkezpenean Arantxa Tapia sailburuak adierazi duen bezala, Eusko Jaurlaritzak BASQUE FUNTSA jarri du abian; funts hori, inbertsiorako erreminta berri bat da, 5 milioi euroko hornidura du, eta Enpresa Berritzaileen Zentroen laguntza duten euskal enpresa berritzaile berriei garatzen eta finkatzen laguntzeko da.

Funtsak bi tarte ditu, ibilbidearen urrats ezberdinetan dauden proiektuen beharrei erantzun ahal izateko.  I. tartearen bidez, enpresa sortzea erabaki eta berehalako une delikatuetan finantzatzen lagunduko dute; II. tartea, berriz, haratago doa, eta “heriotzaren ibarra” izeneko une arriskutsuak gainditu ostean, ondorengo hazkuntza-urratsetan finantzaketa-baldintzak hobetzen lagunduko du. Urrats honetan eskakizunak zorrotzagoak dira, baina kopuruak ere handiagoak izango dira.

Aukeratua izateko baldintzak eta jarduteko prozedura:

1) BASQUE FUNTSAREN I. TARTEA, AUKERATUA IZATEKO BALDINTZAK:

  • Aldez aurretik Ekintzaile programaren onuradun izatea.
  • ETE osatu denetik gehien jota 3 urteko antzinatasuna izatea.
  • Industriarekin lotutako industria- edo zerbitzu-proiektu izatea, eta hazteko ahalmena izan beharko du.
  • Gutxieneko kapital soziala: 25.000 €
  • Funtsaren ekarpena, kapitalarekiko partaidetzaren edo eta partaidetza-maileguen konbinazio bat da; enpresako sustatzaileek kapital sozialean duten ekarpenaren bikoitza izan daiteke, 100.000 euroko gehienezko mugarekin.

2) BASQUE FUNTSAREN II. TARTEA, AUKERATUA IZATEKO BALDINTZAK:

  • Aldez aurretik Ekintzaile programaren onuradun izatea.
  • ETE osatu denetik gehien jota 5 urteko antzinatasuna izatea.
  • Industriarekin lotutako industria- edo zerbitzu-proiektu izatea, eta hazteko ahalmena izan beharko du; horren inguruan 3 kategoria daude:

Hazteko ahalmen handia

Aukeratua izateko baldintzak:

  • Gutxieneko kapital soziala: 250.000 €
  • Gutxieneko fakturazioa: 400.000 €
  • Gutxienez 3 urtean 10 enplegu sortzea.
  • Funtsarekiko ekarpena kapitalarekiko partaidetza edo eta partaidetza-maileguen konbinazioa izango da, eta gehien jota 400.000 eurokoa izan daiteke.

Hazteko ahalmena

Aukeratua izateko baldintzak:

  • Gutxieneko kapital soziala: 100.000 €
  • Gutxieneko fakturazioa: 250.000 €
  • Gutxienez 3 urtean 5 enplegu sortzea.

Funtsarekiko ekarpena kapitalarekiko partaidetza edo eta partaidetza-maileguen konbinazioa izango da, eta gehien jota 300.000 eurokoa izan daiteke.

IKTrekin lotutako proiektuak

Aukeratua izateko baldintzak:

  • Gutxieneko kapital soziala: 100.000 €
  • Gutxieneko fakturazioa: 500.000 €
  • Gutxienez 3 urtean 5 enplegu sortzea.

Funtsarekiko ekarpena kapitalarekiko partaidetza edo eta partaidetza-maileguen konbinazioa izango da, eta gehien jota 150.000 eurokoa izan daiteke.

JARDUTEKO PROZEDURA:

  • Enpresa Berritzaileen Zentroek onuradun izan daitezken proiektuen aurre-aukeraketa egingo dute.
  • SPRIri jakinaraztea zein izan diren aukeratutako proiektu horiek.
  • Proiektuak aurkezpen formala, eta SPRI eta dagokion Foru Aldundiari horren inguruko informazioa ematea.
  • Arrisku-kapitalak azterketa edo aurre-azterketa egingo du, kasuan-kasuan.
  • Aurreko urratsek gainditu dituzten proiektuek, lurralde bakoitzaren Erakundeen arteko Batzordera joango dira; SPRIk eta dagokion Foru Aldundiak osatzen dute aipatutako batzordea.  Erakunde biek kide-kopuru eta eskubide berberak izango dituzte batzorde horietan, eta Ekintzailetzako zuzendaria izango da presidentea; presidente horrek kalitatezko botoa du.  Arrisku-kapitaleko ordezkari bat gonbidatu gisa joan ahal izango da.
  • Erakundeen arteko Batzordeek proposatu egingo dute aurkeztutako proiektu bakoitzari zer laguntza-kopuru eman.
  • Azkenean onesten diren proiektuak, Arrisku-kapitaleko batzorde formalera eramango dira, eta hantxe erabakiko da zer behin betiko kopuru eman laguntzeko, zenbatekoa izango den kapitalarekiko partaidetza eta zenbatekoa partaidetza-kreditua, halakorik balego. Gainera, erabakiko du zer mekanismoren bidez jarriko diren funts horiek proiektuen esku adostutako baldintzak betez.
  • Arrisku-kapitalak beharrezko prozesuak egingo ditu proiektuetan parte hartzeko, eta kontseiluan ordezkapena eman ahal dio egokitzat jotzen duen eragileari.
  • Sei hilean behin edo urtean behin, Foru Aldundiei eta SPRIri proiektuen bilakaeraren berri emango zaie.
  • Betebeharrekoak betetzen ez badituzte, edo kapital-partaidetzari dagokionez, ezingo dira xedapen gehigarririk gertatu adostutako baldintzak bete arte, edo Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketak berariaz onesten ez badu.
  • Betebeharrak betetzen ez badira, eta partaidetza-maileguei dagokienez, jatorrizko finantza-kostuaren % 5 gehituko da, adostutako baldintzak betetzen diren arte.

PARTAIDETZA-MAILEGUEN BALDINTZAK:

– 7 urte (2 urtez kapitala ordaindu beharrik ez)

– Euribor + % 1,25 (3 puntu gehitu arte alda daiteke)

– Komisiorik gabe

PARTEKATU