2014, Uztaila 14

Jardunaldia: Zergaitik izan ekintzaile Euskadin?

Uztailaren 21ean 10:00-13:00 Eusko Jaurlaritza (Lakua) Gasteiz. Topaketa horretan Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak  Jarduera Ekintzailea Babesteko Erakunde Arteko Plana ezagutarazi nahi du hiru Foru Aldundiekin batera.

Jarduera Ekintzailea Babesteko Erakunde Arteko Plana lege eta ekonomi arloko egoera berriari egokitzen zaio eta helburutzat du gure etorkizuneko lehiakortasuna eta sostengarritasuna segurtatzea. Erakunde Arteko Planak betetzen du EAEko Ekintzaileak eta Enpresa Txikiak Babesteko Legea, eta akuilu bat da jarduera ekintzailearen babeserako ekosistema hobetzen jarraitzeko eta hainbat hamarkadatik hona ekintzailetzarekin eta barnekintzailetzarekin hartua dugun konpromiso instituzionala indartzeko.

Plana aurkeztu ondoren, hiru esperientzia ekintzailek beren bisioa eta ezagutzak eskainiko dizkigute:

Optimitive, Informazio Teknologia berriak garatzen dituena optimizazioa eta aurrezki energetikoa sustatzeko industri prozesuetan;

GrupoNoray, biozientzien arloko enpresa taldea, Estatuko sektore bioteknologikoko lehenengo hamar enpresetako bat dena

ilineMicrosystems, Point-of-Care in-vitro diagnostiko sistemak garatu eta fabrikatzen dituena eta Ahozko Terapia Antikoagulatzailea kontrolatzeko sistema eramangarrietan espezializatuta dagoena.

Gainera, Marc VidalekEkonomia Berrian espezializaturiko ekonomi arloko analista eta ekintzaile arrakastatsuak, hitzaldi bat emango du.


PROGRAMA

10:00 – 10:15 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena

Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua

10:15 – 11:00 Jarduera Ekintzailea Babesteko Erakunde Arteko Planaren aurkezpena

Eusko Jaurlaritzako eta hiru Foru Aldundietako ordezkariak.

11.00 – 11.45 Mahai-ingurua: Euskadiko ekintzaileen esperientziak 

Araba: Optimitive

Bizkaia: Grupo Noray

Gipuzkoa: iLine Microsystems

11:45 – 12:30 Hitzaldi nagusia

Marc Vidal, ekonomi arloko analista eta ekintzailea.

12:30 – 12:45 Jardunaldiaren amaiera: “Ekintzailea eredu ekonomikoaren aldaketaren aurrean”

Estibaliz Hernaez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea.

Izena eman: http://www.spri.eus/eventos/zergaitik-izan-ekintzaile-euskadin

PARTEKATU