Abian da Yuzz Arabako hirugarren edizioa
Guztira 17 gaztek hartuko dute parte bihartik, maiatzaren 13tik, asteartea, Arabako YUZZ “Ideiak dituzten Gazteak” programaren hirugarren edizioan. Santander Emprendimiento Nazioarteko Zentroak (CISE) antolatzen du, eta Banco Santanderrek (Santander Unibertsitateen bidez) eta Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bidez) babesten dute. Edizio honetan, aurrekoetan bezala, CEIA (Arabako Eraberrikuntza Industrialdea) berriz arduratuko da Araban YUZZ Programa koordinatzeaz.
18 eta 31 urte bitarteko gazteei zuzenduta programa honen bidez, sei hilabeteko laguntza, trebakuntza eta aholkularitza eskaintzen da ideia berritzaileetan oinarritutako negozio-planak gauzatzeko. Ideia horiek teknologia
oinarria dute, eta lehiaketan parte hartzeko hautatutako gazteen proposamenak dira. YUZZ Araba Zentroa CEIA Erakinean dago, Arabako Teknologia Parkean.
YUZZ Arabako irabazleak, azaroan Silicon Valleyra (Kalifornia, EEBB) joateko aukera izango du, berrikuntzaren nazioarteko eredu garrantzitsuena zuzenean ezagutu ahal izateko. Astebetez irabazleek enpresa teknologiko
ospetsu batzuk bisitatuko dituzte, ingurune akademiko eta enpresa-eremuko zenbait eragilerekin izango dira, eta “networking” lanak egingo dituzte. Gainera, lehengo hiru hautatuek CEIAko instalazioetan sei hilabetez eremu bat izango dute erabiltzeko moduan eta doan, baita proiektuak garatzeko aholkularitza espezializatua ere. Hiru proiektu nazional onenek 60.000 euro jasoko dute: 30.000 euro lehen saridunarentzat, 20.000 bigarrenarentzat eta 10.000 hirugarrenarentzat.
PARTEKATU