Arabako ekintzaile berritzaileek elkarrekin lan egin ahal izango dute CEIAn
Arabako ekintzaile berritzaileek lankidetzarako espazio bat izango dute (“coworking” deiturikoa) Arabako Teknologi Parkean (Miñao) kokatutako Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroan (CEIA). Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak bultzatutako Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren barruko ekimen bat da, ekintzaileei bikoiztasunak saihesten, baliabideak ordenatzen eta gestioak sinpletzen laguntzeko sortu dena. Helburua da kostuak murriztea, baina baita ere sinergiak eta diziplina anitzeko lankidetzak bilatzea beste profesional batzuekin.
CEIAk sustatutako “coworking”erako espazio honek behar duten azpiegitura eskaintzen die lankidetzan jardun nahi duten eta ideiak eta esperientziak partekatu nahi dituzten profesionalei eta ekintzaile teknologikoei. Hain zuzen, berentzat prestatu da Arabako Teknologi Parkeko CEIA eraikinean zerbitzu eta aholkularitza espezializatua eskaintzen duen espazio partekatu hau.
Ekintzaileek gutxienez sei hilabetez egon beharko dute eta hilean 75 eta 150€ bitartean ordaindu beharko dituzte, aukeratzen dituzten zerbitzuen arabera. CEIAk ondoko hauek eskaintzen dizkie ekintzaileei: Internet + Wifi, zerbitzuak eguneko 24 orduetan asteko 7 egunetan, CEIAko enpresa direktorioa eta eraikineko aretoak erabiltzeko aukera, helbideratze fiskala, posta kutxa, paketeak jasotzeko aukera, espazio indibiduala eta baita ere zerbitzu komunak (sarbide kontrola, komunak, kafe gela, harrera eta aparkalekua).
Coworkinga
Coworkinga lan eredu berri bat da. Freelance-ak, sortzaileak eta ekintzaileak elkartzen ari dira lan espazio bat partekatzeko, eta bide horretatik, beren ezagutzak aberasteko, sinergiak sortzeko eta lan harremanetatik haratago joan nahi duen komunitate bateko kide izateko. AEBetatik inportatutako formula bat da, zeinaren arabera enpresa edo sektore desberdinentzat lan egiten duten profesional independenteak elkartu egiten baitira eta bulegoak alokatzen baitituzte, etxetik lan ez egiteko edo bulegoaren alokairua berek bakarrik ez ordaintzeko.
Los emprendedores innovadores alaveses tendrán a su disposición un espacio de trabajo compartido (denominado “coworking”) en la sede del Centro de Empresas e Innovación de Álava (CEIA), en el Parque Tecnológico de Álava, en Miñano, dentro de las acciones del Servicio Vasco de Emprendimiento, iniciativa del Departamento de Industria, Innovación, Comercio y Turismo para evitar duplicidades, ordenar recursos y simplificar gestiones a los emprendedores. El objetivo concreto, además del necesario ahorro de costes, es buscar sinergias y colaboraciones multidisciplinares con otros profesionales
El “coworking” promovido por CEIA ofrece así la infraestructura necesaria para aquellos profesionales y emprendedores tecnológicos que buscan cooperar y compartir ideas y experiencias. Para ellos se ha habilitado en el edificio CEIA del Parque Tecnológico de Álava un nuevo espacio de trabajo compartido, con servicios y asesoría especializada.
Con una exigencia de seis meses de estancia mínima y con unos precios mensuales que oscilan entre los 75 y los 150 euros, en función a los servicios que se escojan, CEIA ofrece a los emprendedores Internet + Wifi, el directorio empresas CEIA, servicios las 24 horas de los 7 días de la semana, el uso de las salas del edificio, domiciliación fiscal, buzón, recogida de paquetería, espacio individual, además de los servicios comunes (control accesos, aseos, sala café, recepción y parking).
Coworking
El “coworking” es un nuevo modelo laboral. “Freelances”, creativos y emprendedores se están agrupando para compartir un espacio de trabajo que pueda enriquecer sus conocimientos, crear sinergias y formar una comunidad que vaya más allá de las relaciones laborales. Se trata de una fórmula importada de EEUU con la que los profesionales independientes que trabajan para diferentes empresas o sectores se unen y llegan incluso a alquilar oficinas conjuntas para no tener que trabajar desde sus casas o afrontar individualmente el pago de una oficina.
PARTEKATU