Posiblea al da 5 euro bi ordu eta erditan 85 bilakatzea?
Dena martxoak 19 astelehenean hasi zen, egun horretan Yuzz partaideei erronka bat proposatu zieten: simulazio enpresarial express bat pentsatu behar zuten talde lanaren bidez (3 pertsonez osaturik). Hau burutzeko hiru egun izan zituzten merkatal eredu bat garatutzeko, beraien kapital bakarra 5 euro izanik.
Baina data garrantzitsuena osteguna izan zen, arratsaldeko 18etan Andra Mari Zuriaren enparantzan geldituak ziren bi taldeak eta abenturari paso eman zioten.
Lehenengo taldea Gorbea kalera joan zen eta bigarrena zuzenean Dato eta inguruko kaleetara.Pixkatxo bat beranduago, 20,30tan berriro elkartu ziren beste taldearen ideia ezagutu eta garailea nor zen argitzeko.
Lehenengo taldeak blog bat eraiki zuen https://depintxosporgorbea.wordpress.com/ eta bertan publizitatea eskaintzen zuten bost euroren truke, 7 tabernetan arrakasta izan zutenez 35 euro irabazi zituzten.
Ordea bigarren taldea trebeagoa izan zen, webgune bat sortu zuten: http://reto5eurosyuzzalava.com.es/http://reto5eurosyuzzalava.com.es/, eta publizitatea eskaintzen zuten baina oraingo honetan ez zuten prezio finkorik jarri baizik eta euro bat eta 20 euro tartekoa ezarri zuten, eta azkenean 85 euro lortu zuten, beraz erronkaren garailean bilakatu ziren, eta sari moduan taldeko partaide bakoitza Ipod batekin joan zen etxera.
Arratsalde zoragarri bat izan zen, hasieran urduritasuna eta amaieran ziurtasunarekin, barrez eta anekdotaz beterik. Azken finean, gogoratuko dugun arratsalde bat izan zen hura.
“Made in Alava” Radio Vitoriako irratsaioan egin zuten elkarrizketa entzun nahi izatekotan hemen duzue esteka:
PARTEKATU