Horrela izan da 2024ko 4YFN-n, Arabako hainbat enpresa bertan zirelarik.
Bartzelonako Mobile World Congress-eko startup foroan Arabako hainbat enpresa
– EAEko startup-ek, erakundeek eta Euskadiko ekintzailetza-ekosistemako eragileek parte hartuko dute otsailaren 26tik 29ra MWCren startup biltzarrean.
– Up! Euskadik, 1.000 startup baino gehiago erregistratuta dituen ekintzailetzako euskal ekosistemaren plataformak, bere erakusketa izango du.
– BIND 4.0ren plataforma nazioartean saritua eta erreferentea da industria adimendunaren, energia berriztagarrien, healthtech eta foodtech-en startup-etarako.
– Gainera, Basque Tek Ventures aurkezten da: Euskadin goi-mailako teknologiako startup “deeptech” ak sortzea sustatzen duen ekimen aitzindaria.
Mobile World Congress (MWC) azokaren hitzordu teknologikoa Bartzelonako Firan egin da otsailaren 26tik (astelehena) 29ra (osteguna) Azoka formatu hibrido eta birtualean garatu da aurtengo edizioan, eta ekosistema digitalaren erreferente nagusiei aukera eman die bere berrikuntzak azaltzeko. Aldi berean, 4YFN ekitaldia ospatu da, MWCren barruan startup plataforma bat, non startupak, ekintzaileak, enpresak eta erakunde publikoak aurkitu diren.
“UpEuskadi” ekintzailetzako eta berrikuntzako euskal ekosistema 16 euskal startupekin egon da nazioarteko ekintzailetza-ekitaldi nagusietako batean, 4YFN (Four Years From Now) deiturikoan, Mobile World Congress (MWC) Sektore Mugikorreko Mundu Kongresu handienean.
Acceleration Robotics, Brandfy, Kultursistema, Data Value Management, e-Process Med eta Contigo Healthcare enpresa arabarrek stand bat izan dute 4YFNan, beren proiektuak ikusarazteko eta inbertitzaileak aurkitzeko.
Startupek, erakundeek eta Euskadiko ekintzailetza-ekosistemako eragileek 4YFN (Four Years From Now) topaketan parte hartuko dute aste honetan. Nazioarteko startup-entzako topaketa nagusietako bat da, eta Bartzelonako Mobile World Congress (MWC) kongresuan egingo da. Otsailaren 26tik 29ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako, Spri Taldeko, BICetako eta BIND 4.0ko ordezkariak, ekosistemako eragileak eta Euskadiko 17 startup bilduko dira, Euskadin berrikuntza eta industrian lehiakortasuna bultzatzeko abian jarri diren startup arrakastatsuei zuzendutako ekimenak aurkezteko.
Aurten 90.000 lagun baino gehiago biltzea espero den 10. edizio honetako nobedadeen artean, Eusko Jaurlaritzak Basque Tek Ventures aurkeztu du, teknologia handiko startup “deeptech” berriak sortzen eta hazten laguntzeko ekimen berria. Venture Builder honek zerbitzu espezializatuen programa oso bat eskaintzen du. Programa horrek oinarri teknologikoko enpresak sortzeko prozesuaren alderdi kritikoenetan jartzen du arreta, eta haien heltze-etapetan aurrera egiteko aukera ematen die, negozio-eredurainoko bilakaera sustatuz eta babestuz.
Bestalde, Up! Euskadik, ekintzailetzaren euskal ekosistemaren eragileei buruzko informazio irekiko plataformak, bere erakusketa-eremua izango du, eta bertan Euskadiko ekintzailetza-ekosistemaren teknologia nagusiak erakutsiko ditu, guztira 1.020 startup erregistratuz.
350 berrikuntza-proiektu baino gehiago
Eusko Jaurlaritzak azken urteotan abian jarritako ekimenen artean, Euskadin berrikuntza irekiaren aldeko apustu nagusietako bat BIND 4.0, Spri Taldeko industria adimendunaren plataforma eta Up! Euskadiren eskutik etorri da. Zortzi edizio arrakastatsu baino gehiago egin ondoren, BIND 4.0 erreferentzia gisa hartzen da nazioartean, eta berriki International Chamber of Commerce (ICC) enpresa-elkarteak eta “Mind the Bridge” berrikuntza irekirako plataforma globalak Industriari Aparteko Laguntza emateko saria jaso dute, “Startup Programs” eta “ETEei Laguntza” kategorietan.
Izan ere, BIND 4.0k hiru startup programa ditu sektorearen eraldaketa digitala bizkortzeko: BIND 4.0 Acceleration Program, erreferentziazko enpresekiko lankidetzara zuzendua; BIND 4.0 SME Connection, ETEetan berritzeko, eta BIND 4.0 GovTech, Euskadiko sozietate publikoen eraldaketa digitalerako. Guztira, hiru ekimen horiekin, 2016an BIND 4.0 martxan jarri zenetik 350 proiektu garatu dira 220 startup baino gehiagoren eskutik.
17 euskal startup 4YF-n
4YF-ren 4 egunetan, Up! Euskadiren standak 17 startup izango ditu, besteak beste, IoT, adimen artifiziala, datu handiak eta zibersegurtasuna bezalako teknologien aplikazioarekin disruptiboak diren soluzioak erakusteko. Irtenbide horietako batzuek arreta medikoaren eraginkortasuna hobetzeko datuak aplikatzen dituzte, ingurune industrialeko aktiboen segurtasuna indartzen dute eta adimen artifiziala erabiltzen dute enpresa-prozesuak diseinatzeko edo optimizatzeko. 4YF-n izango diren topaketen artean, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak Banco Sabadell eta CaixaBank DayOne-ren saioetan parte hartuko du. Bertan, startups deeptech-ak sortzen laguntzeko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztuko du, potentzial handieneko aktibo teknologikoak identifikatuz, errendimendu handiko ekipoak konfiguratuz eta konpainiak martxan jartzen lagunduz.
Agendan, honelako jarduerez gozatu dugu:
Aurkezpena: BASQUE TEK VENTURES – Venture Builder, Eusko Jaurlaritza buru duen transferentzia teknologikoari buruzkoa. Helburua da ekimena aurkeztea eta talenturako eta inbertsiorako aukerak adierazten dituzten lehen edizioko proiektuak erakustea. Banco Sabadell Leyre Madariagak (Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendaria), Tristan Sheddenek (Basque Tek Ventureseko koordinatzailea) eta Ainara García Gallasteguik (CIC Nanoguneko transferentzia teknologikoko zuzendaria) aurkeztu zuten.
Aurkezpena: BASQUE TEK VENTURES – Venture Builder, Eusko Jaurlaritza buru duen transferentzia teknologikoari buruzkoa. Helburua da ekimena aurkeztea eta talenturako eta inbertsiorako aukerak adierazten dituzten lehen edizioko proiektuak erakustea. CaixaBank DayOne Leyre Madariaga (Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendaria), Tristan Shedden (Basque Tek Ventureseko koordinatzailea) eta Ainara García Gallastegui (CIC Nanoguneko transferentzia teknologikoko zuzendaria) standean aurkeztu zuten.
UP! aurkezpena Euskadi, Ekintzailetzaren Euskal Ekosistema. Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetza teknologikoaren ekosistema ezaugarritzea eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako laguntza-programetako batzuk aurkeztea du helburu. Santander Taldearen standean honako hauek aurkeztu zituzten:
- Imanol Cuétara – Responsable de emprendimiento en SPRI
- Tristan Shedden – Técnico de emprendimiento en SPRI
- David Sagües Pastor – CEO de Safeloc
- Carlos Hermosilla – CEO Brandfy.ai
- Eriz González de Zárate – CTO Brandfy.ai
UP! Euskadi taldearen pitching saioa
- ORBIK Cybersecurity
- Neety
- ENKITEK
- Cloudtainer
- Kultursistema
- Safeloc Systems
- Brandfy.ai
PARTEKATU