Web-analitikari esker, gure estrategiaren emaitzak, gure inbertsioaren eraginkortasuna, neurtu ahal izango ditugu, eta, espero ditugun emaitzak lortzen ari ez bagara, gure webgunean eta gure marketin-ekintzen planteamenduan hobetu beharreko alderdiak identifikatu ahal izango ditugu.
Merkataritza elektronikoan emaitzak neurtu nahi ditugunean, beste web mota batzuetan ez bezala ekiten zaio web-analitikari. Idoia Barruetak (LIN3s-ko analista digitala eta web-analitikako trebatzailea) onlineko salmentan neurtu beharreko alderdi garrantzitsuenak ulertzen lagunduko digu, baita haiek behar bezala aztertzeko aukera emango diguten funtzionalitate tekniko espezifikoak ulertzen ere.
Idoiak bere hitzetan azaltzen duenez, analitika «etengabe hobetzeko prozesu bat da, ez soilik arazoak detektatzeko, baita baliabideak hobetu eta optimizatzeko aukerak detektatzeko ere».
Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.
Norentzat
- Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
- Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
- Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak…
- Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak.
Egitaraua
Testuingurua
- Zer neurtu ahal izango dugu gure merkataritza elektronikoan analitikari esker?
- Zer hartu behar den kontuan ondoren analisi zuzena egin ahal izateko. (Kanpainak, kanalak eta abar behar bezala inplementatzea).
Inplementazioa
- Merkataritza elektronikoa edo merkataritza elektroniko hobetua inplementatzeko tresna eta alderdi teknikoak.
- Bihurketa-inbutuak neurtzea, erabiltzaileek prozesua non eta zergatik uzten duten jakiteko.
- Akats ohikoenak.
Interpretazioa
- Nola aztertu datuak ondorio okerrik ez ateratzeko.
- Datuen segmentazioa eta analisia.
- Google Analytics-en eta beste tresna batzuen (Google Ads, FB Ads) esleipen-ereduak.
- Kasu praktikoak.
Informazio gehigarria
Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:
- Nola definitu zure merkataritza elektronikoaren negozio-estrategia
- Negozio-estrategiatik praktikara: nola diseinatu zure merkataritza elektronikoaren emaitzen kontua
- Merkataritza elektronikorako marketina: nola landu gure ADS estrategia
- Hobetu zure merkataritza elektronikoaren bihurketa, CRO metodologia bati esker
- Merkataritza elektronikorako marketina: nola definitu eta ebaluatu gure SEO estrategia
- Sare sozialak merkataritza elektronikoan
- Nola jarri ikusgai eta saldu AMAZONen
- Merkataritza elektronikoan leialtze-estrategia
- Ordaintzeko bitartekoak eta pasabideak merkataritza elektronikoan
- Logistika eta nazioartekotzea merkataritza elektronikoan
- Merkataritza elektronikoaren funtsezko alderdi juridikoak
- Ecommerce Managers. Offline izatetik online izatera pasatzeko egin duten bilakaeraren berri emango dute EAEko hiru saltokik
Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 14 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo.
Koordinatzailea
Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.