Loading Events

Datuak eta hauen tratamendua alderdi kritikoa bilakatu dira enpresen ezagutzaren eremu guztietan (finantzak, salmentak, errentagarritasuna, ekoizpena, kostuak, erosketak, logistika, stockak, produktibitatea, errendimendua, kalitatea, bezeroen kudeaketa, marketin digital ekintzen jarraipena, web analisia, sare sozialak…). Gero eta handiagoa da merkatuan dauden datu inteligentzia eta analisi tresnen eskaintza, hauen helburua da soluzioa ematen ahalegintzea enpresa hauek duten analisi eta bistaratze beharrari.

Urte gutxitan Power BI merkatuko liderra bilakatu da Business Intelligence tresnatan. Arrazoia oso sinplea da. Izan ere, tresna honen helmuga negozioko azken erabiltzailea da eta ez datuaren teknikari edo espezialista. Amaitu da teknikari bat behar izatea iturri ezberdinetatik datozen datuak multzokatu, tratatu eta gure negoziorako erabilgarria den ezagutza ateratzeko.

 

Helburua

Ikastaro honetan zehar partaide bakoitzak Power BI oinarrizko ezagutzak lortuko ditu, eraldatu, modelatu eta sortu ahal izateko aginte koadro eta bistaratze baliagarriak bere negoziorako. Ikastaro guztiz praktikoa da eta partaideek ikasiko dute nola sartu euren datu eredu propioa.

 

Nori zuzendua

Edozein sektoretako profesionalei (gerenteak, finantza zuzendariak, administrariak…), interesa badute ikasteko nola eraldatu, modelatu eta sortu txostenak Power BIrekin. Ez da beharrezkoa aurretiazko batere ezagutzarik.

 

Egitaraua

1. Microsoft Power BIra sarrera.

2. Datuen karga eta eraldaketa Power Query bidez

  • Datuen hautapen eta karga iturri ezberdinetatik
  • Datu ereduaren normalizazio, depurazio eta optimizazioa

3. Datuen arteko harreman eredua ezartzea

4. Kalkuluen sorrera DAX adierazpenen bidez.

  • Agregazio neurriak
  • Iterazio neurriak
  • Taula neurriak
  • Denbora inteligentzia neurriak

5. Bistaratze eta txostenak sortzea

  • Bistaratzeak sortu
  • Segmentatzaile eta filtroak
  • Diseinu erakargarri eta eraginkor baterako datuak

6. Lainoan partekatu eta argitaratu Power Service erabiliz.

  • Argitaratu Power BI SErvicen
  • Partekatu Power Bi Servicen

 

Oharra: Bazkarria eta kafeak barne

Venue

Parador de Argomaniz
Dirección: Ctra. N--1, km 363, 01192 Argómaniz, Álava
Argómaniz, Álava España