Zure negozioa digitalizatzea funtsezkoa da gizarte-egoera berri honetan.
Planifika ezazu zure Marketin Online estrategia: ikuspegia, publikoa, helburuak, kanalak, inbertsioa, lan-ildoak.
Lantegi praktikoa, zure negozioaren egoera digitala eta landu beharreko alderdiak ezagutzeko, betiere hedapen, erakarpen, bihurketa, salmenta eta online fidelizazioko emaitzak lortze aldera.
Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.
Helburua
Marketin Digitalean landu beharreko ildoak ulertzea eta zehaztea; ez du guztiak balio, ezta gauza bera guztientzat balio ere; enpresa, proiektu eta egoera bakoitzerako onena ezagutzea eta zehaztea.
Nori zuzendua
Marketinaren eta salmentaren arloko langileak, zuzendaritzako kideak, enpresaburuak.
Programa
- Sarrera
- Egoeraren analisia: barnekoa eta kanpokoa
- Lehia eta Benchmarking-a
- Helburuak, estrategia eta taktikak
- Markak online duen presentzia eta betetzen duen rola
- Web-gunearen analisia: intereseko alderdiak
- Social Media eta eduki-plana
- Neurketa eta kontrola. Erabakiak hartzea