Loading Events

Sare sozialak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira bezeroak erakartzeko, konektatuta egoteko eta gure salmentak bultzatzeko kanal gisa. Are gehiago, iragarri da gutxi barru ordainketak egin ahal izango direla FacebookInstagram eta WhatsApp bidez; beraz, salmenta zuzeneko kanal bihurtuko dira. Sare sozialak behar bezala daude sartuta zure merkataritza elektronikoko estrategia komertzialean?

Ikastaro honek teoria eta praktika uztartuko ditu, sare sozialetan zure salmenta-estrategia zehazten laguntzeko: Google My Business, Facebook, Instagram, WhatsApp, YouTube eta TikTok gazteena. Ikusiko dugu nola definitu gure edukiak eta nola konbinatu ekintza organikoak eta ordainpekoak gure bezeroengana iristeko.

Ikastaro honetan, Amaia Caballerok, Fitnessdigital enpresako marketineko buruak (Espainiako kirol-ekipamenduaren eCommerce-ko erreferentzietako bat, 10 urtetik gorako ibilbidea duena), sare sozialak norantz eboluzionatzen ari diren azalduko du, eta urratsez urrats erakutsiko digu nola diseinatu behar dugun gure negozio elektronikoaren sare sozialetarako estrategia, prozesu horretarako Fitnessdigital-en adibidea erabiliz. Azkenik, alderdi teknikoenei buruz jardungo du; funtsezkoa da horiek ondo antolatuak izatea, sareen bidez salmentak errazago egiteko.

Ikastaro hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak…
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

 

Egitaraua

  • Non gauden eta norantz goazen sare sozialetan. Joerak.
  • Sare sozialek gure ekosistema digitalean betetzen duten lekua.
  • Nola diseinatu sare sozialetarako estrategia bat, zure negozio elektronikoaren estrategia orokorrarekin lerrokatuta dagoena eta nola aktibatu negozioari gehien egokitzen zaizkion sareetan.
  • Bideo-estrategia sare sozialetan.
  • Diseinurako, aktiboki entzuteko eta sareak kudeatzeko interesgarriak diren tresnak, lana errazten digutenak eta gure bilakaera analizatzen laguntzen digutenak.
  • Sare sozialak gure negozio elektronikoan integratzeko modu erabilgarriak:
    • Instagram Shopping
    • Google My Business
    • Facebook-eko Pixel

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.